Gizartearekin eta Ingurumenarekin duten konpromisoa
Jasangarritasuna, kontzientzia ekologikoa eta Ingurumenarekiko errespetua dira konpromiso horren osagai. Zura, gure lehengaila, material berrerabilgarria eta birziklagarria da, baita CO2-ren hustubide naturala ere, eta ohiko eraikuntza-materialen ordezko aukera bikaina bilakatu da. Izan ere, zura erauzi, eraldatu eta ekoizteko energia gutxiago behar izaten baita. Erabiltzen duten zurak inguruko basoetan du jatorria eta horrek ekoizpen kostua gutxitzen du.
Moduluzko Eraikuntza
Moldaerraztasuna, materialen kalitatea eta Egoin-ek moduluzko unitateak eraikitzeko erabiltzen duen ingeniaritzak eraikitzeko modu zabal eta baliagarriei bide ematen die.
Seriean fabrikatutako elementu askoren konbinazioa hautabide errentagarria da eta gainera aukera ugari ditu erabilera askotarako.
Moduluen eraikuntza adibidea:
Materialak _EGO CLTtm
EGO CLT tm eta EGO CLT MIXtm zur kontralaminatuzko panelak dira. Moldaerrazak dira eta Egoin-en osorik fabrikatzen dira. Panel horiekin eraikin garbiak eraiki daitezke eta gainera ezin hobeto moldatzen dira proiektuetara, obra berria izan ala birgaitze-obra izan. Material horrekin, eraikinak ez ezik, zubiak, igogailuak, eskailerak edo dorreak ere eraikitzen dituzte, besteak beste.
Panel aurrefabrikatuak dira eta puntako teknologia erabiliz egiten dira. Jasangarritasun- irizpideak kontuan hartuta eta kalitate ziurtatuaz egiten dira; erabilera asko dituzte: kanpoko hormak, barruko hormak, solairuen, estalkien eta kanalizazioen forjatuak...
Lan Prozesua
Informazio gehiago: EGOIN

No hay comentarios:
Publicar un comentario