martes, 19 de noviembre de 2013

3.4 TXOSTENA

3.4 TXOSTENA

2 comentarios:

  1. Eraikinaren forma zirkularra izanik, patioaren azalera nahikoa lortzeko, oinean modulu asko planteatu beharko dituzue. Beraz, formak asko baldintzatuko du eraikinaren altuera eta hori izan beharko litzateke bete beharreko baldintzetako bat.

    Egokia izango litzateke, komunikazio elementuak eta modulu hezeak non kokatuko diren planteatzea, egiturari zurruntasuna eman diezaoketelako.

    Bestalde, horma zirkularra izanik komenigarria izan daiteke modulua eraikitzeko orduan koordinazio dimentsioak kontuan hartzea. Horrek lagundu dezake barne banaketen dimentsioak finkatzen.

    ResponderEliminar
  2. P3.4 ebaluazio txostena:

    Eraikinari eman nahi zaion forma zirkularra estetikoki oso esanguratsu eta adierazgarria dela ikus daiteke aukeraturiko erreferentzian. Interesgarria litzateke forma zirkular hori zintzoa izatea, hau da, moduluen fatxadari benetan forma zirkularra ematea, era horretan eraikinaren izaera potentziatuz.
    Bestalde, forma zirkularraren bitartez barne patio bat sortu nahi denez, azken horren azalera nahikoa lortzeko solairuko logela eta modulu asko egotea suposatzen du, eta horrek, aldi berean, eraikina baxua izatea. Kasu honetan adierazgarritasuna ez denez altueraren bitartez bilatzen, 4-5 solairuko bi eraikin baxu planteatzea ongi egon daiteke, baina alboko eraikin altuarekin lehiakor izateko eraikin bakar altuago bat edo berdinak izango ez diren bi eraikin izan daitezkeen baloratzea gomendagarria da.
    Moduluen barne distribuzioa pentsatzen joatea izan beharko litzateke jarraitu beharreko hurrengo pausuetako bat: instalazaioak eskatuko dituzten guneak non joango diren, etb… Horretarako, modulazio baten araberako dimentsioak ezartzea oso lagungarria izan daiteke.
    Horrek, komunikazio elementuak non kokatzearekin batera, egituraren zurruntasuna lortzen lagun dezake (eraikin baxuak izan arren, lurrikaren akzioei aurre egiteko zurruntasuna eskatuko baitute).

    ResponderEliminar